Tximeleta taldekoek, gaur hasiko dute ikasturtea

Noaua Aldizkaria 2012ko ira. 4a, 00:00

Astearte honetan, irailaren 4an emango diote hasiera 2012-2013 ikasturte berriari, Tximeleta taldekoek. Web orrialde honetara helarazi duten mezuaren bidez, gaur soinketa erritmikoko klaseak abiatuko dira, eta ostiralean, Hip Hop saioak. "Anima zaitez eta etorri gurekin ondo pasatzera!", luzatu dute gonbita Tximeletakoek. Izen emateko eta informazio gehiago: 943 11 63 42 edo info@clubtximeleta.com

Judo Kluba ere, lanean
Judoko klaseak atzo hasi zituzten Oiardo Kiroldegian. Kirol urte berrirako entrenamendu saioetarako ordutegiok finkatu dituzte: 
-Helduak: astelehen, asteazken eta ostiraletan. 19:45-21:30 artean.
-Tartekoak: astelehen eta asteazkenetan. 18:00-19:00 artean.
-Haurrak: astearte eta ostegunetan. 17:00-18:00 artean.