Irailaren 18tik 28ra hamar gazte hernaniar epaituko dituzte. Zortzi gazteek zazpina urteko zigor eskaerari aurre egin behar diote, beste bik bederatzina urteko eskaerari. Abiatzear den epaiketa salatu eta hamar gazteei elkartasuna adierazteko hainbat ekimen antolatu ditu Hernaniko Gazte1+ez! bilguneak. Tartean, bertso saioa ostegun gau honetarako, Hernaniko kiroldegiko frontoian. Bertan parte hartuko dute, Alaia Martin, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Jon Maia, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina bertsolariek. Gaueko 22:30etan hasiko den ekitaldirako sarrerak salgai daude Txiribogan 8 eurotan. Egunean bertan ere erosi ahal izango dira, 10 euroren truke. Hurrengo egunetarako, prentsaurrekoa, pala eta pilota partidak edota manifestazioa ere deitu dituzte.
Hastear den epaiketak eragingo dituen gastuei aurre egiteko ere, kontu korronte zenbaki bat zabaldu dute: 30350025810251188647.