Urriaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei begira, irailaren 10era arte zabalik dago, hautes-erroldari erreklamazioak aurkezteko epea. Eusko Jaurlaritzako web orritik adierazi dutenez, datozen hauteskundeetan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 1.775.750 herritar daude bozkatzera deituak. Gipuzkoan, bozka eman dezaketenen zerrenda gehitu da; Jaurlaritzak ezagutzera eman dituen datuen arabera, 574.958tik 575.338ra. 75 parlamentariz osaturiko Gasteizko Legebiltzarraren osaera berria dago jokoan.
Hona hemen, urriaren 21eko hauteskundeei begira, antolatu den egutegia:
-Abuztuak 31: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako, eta baita zonaldeetako Hauteskunde Batzordeen osaera.
-Urriaren 11ra arte: urriaren 21ean bozkatu ezin dutenek, posta bidezko bozka eskatzeko aukera.
-Irailak 3-10: hautes-erroldei erreklamazioak aurkezteko aukera.
-Irailak 22: hauteskunde mahaiak osatzeko zozketak.
-Irailak 25: hauteskundeetara aurkeztuko diren zerrendak argitaratuko dira.
-Urriak 5-19: hauteskunde kanpaina.
-Urriak 20: hausnarketa eguna.
-Urriak 21: hauteskundeak (bozka emateko ordutegia: 9:00-20:00).
-Abendu erdialdea: Legebiltzar berriaren osaera.