Ogi eta hiri baratzen inguruko ikastaroak antolatu ditu Usurbiltzenek

Noaua Aldizkaria 2012ko ira. 5a, 00:00

Ogi ikastaroa antolatu du Usurbiltzen Elkarteak, irailaren 22rako. Web orrialde honetara bidali duten mezuak berri ematen duenez, saioa goizez izango da, 9:30-14:00 artean, Agerialdeko jangelan. Izena eman nahi duenak, deitu dezala zenbaki honetara: 608566683 (Beñat). Ikastaroan parte hartzeko 30 euro ordaindu beharko dira.

Hiri baratzen inguruko ikastaroa 
Balkoi eta terrazetan baratzak lantzeko ikastaroa ere antolatua du Usurbiltzen Elkarteak. Guztira hiru saio lotu dituzte, irailaren 15,29 eta urriaren 6rako. Klaseak Santuenean burutuko dira, aipatu hiru larunbat horietan eta goizez; 10:00-13:00 artean. Interesdunek, izen emateko email bat bidali behar dute, baratzeikastaroa@gmail.com helbidera.