Emakumeentzako Ahalduntze Tailerrak, abian berriz

Noaua Aldizkaria 2012ko ira. 5a, 00:00

Iaz izan zuten arrakasta ikusita, Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailetik Emakumeentzako Ahalduntze Ikastaroak antolatu dituzte. Izen emateko epea zabalik dago irailaren 17ra arte, bertara deituta, 943 377 110 telefono zenbakira, edo parekidetasuna@usurbil.net helbidera email bat bidalita. Doako ikastaroak dira. Honez gain, emakumeei zuzenduriko pala ikastaro berri bat ere antolatu da. Hemen, zehaztasun gehiago:

-Zoru pelbikoa indartzea:

Noiz: Astelehenak, 18:30-20:00.

Hasiera data: irailak 17.

Bideratzailea: Saioa Baena fisioterapeuta.

Hizkuntza: euskara.

 

-Asertibitate eta gatazken konponketarako tailerra:

Noiz: ostegunak, 14:30-16:30.

Hasiera data: irailak 20.

Bideratzailea: Pepa Bojo psikologoa

Hizkuntza: erdara.

 

-Ahalduntzea eta tratu onak:

Noiz: ostegunak, 17:00-19:00.

Hasiera data: irailak 20.

Bideratzailea: Pepa Bojo psikologoa.

Hizkuntza: erdara.

 

-Emakumeen pala ikastaroa:

Helburua: emakumeak kirolaz gozatzea eta palan trebatzea.

Nori zuzendua: adin guztietako emakumeei. Ez da beharrezkoa inoiz palan aritu izana.

Hasiera data: urria.

Informazio gehiago eta izen emateak: Usurbilgo Kirol Patronatuan (943 37 24 98).

Hizkuntza: euskara.