Guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa eta elkar ulertzea jorratuko dituen bi tailer antolatu ditu Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak, ikasturte berri honetarako. Tailer hauetan izen emateko epea irailaren 19an ireki eta hilaren 26ra arte luzatuko da. Informazio gehiago, jarraian:
-“Guraso eta seme-alabekin elkar ulertzen”
Bideratzailea: Nerea Mendizabal, psikopedagogoa eta haur masajeko orientatzailea.
Noiz: ostegunak, 17:00-18:30.
Nori zuzendua: Haur Eskola eta Haur Hezkuntza (0-6 urte)/ Lehen Hezkuntza 1-4.
Saioen edukia:
-Urriak 4, azaroak 8: “Komunikazioa lantzen”: Guraso eta seme-alabekin elkar ulertzea, komunikatzea ere ikasi daiteke.
-Abenduak 13, urtarrilak 10, otsailak 7: “Guraso izaten ikasiz”: Nola hitz egin entzun diezaguten?, nola entzun hitz egin dezaten?.
-Martxoak 7, apirilak 11: Ariketa praktikoak: egunerokotasunean zalantza eta gatazkei aurre egiteko moduaz arituko gara.
-“Nerabezaroa eta komunikazioa”
Bideratzailea: Joxe Amiama, psikopedagogoa.
Noiz: astearteak, 17:00-18:30.
Nori zuzendua: LH 5-6 eta DBH.
Ikastaro hauen zehaztasun gehiago
Tokia: Udarregi Ikastola.
Izen-ematea: irailaren 19tik 26ra, hitzaho@udarregi.com
Kuota: 30 euro. Kontu zenbakia: 3035 0140 33 1400024098. Zehaztu izen abizenak eta haurraren izena eta kurtsoa.