Herri batzarra, gaur 19:00etan Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2012ko ira. 6a, 00:00

Usurbilgo Ezker Abertzaleak herri batzarra deitu du ostegun honetarako, irailaren 6rako, 19:00etan Potxoenean. Besteak beste, honako gai zerrendaz hitz egiteko antolatu dute bilkura; "2012/2013 lan urterako egutegi politikoa, greba orokorra, EAEko hauteskundeak,…". Hitzordura gerturatzeko gonbita luzatzen diete herritarrei. Usurbileginez.com web orri bidez adierazi dutenez, "Potxoeneako ateak zabalik egongo dira batzarrera gerturatu nahi duten guztientzat".