Olatz Altuna, aldizkariko lehen zuzendaria: "NOAUA!-k geroa oso interesgarria duela ikusten dut"

Noaua Aldizkaria 2012ko ira. 6a, 00:00

500. NOAUA! dela eta, denboran, sorrera urteetara atzera egin dugu Olatz Altuna usurbildarraren eskutik. Bera izan zen, aldizkari honek izan zuen lehen zuzendaria. 16 urte eta 500 zenbaki argitaratu ostean, hastapenak, urteotako eboluzioa eta aurrera begira ere jarri da Altuna. "NOAUA!-k geroa oso interesgarria duela ikusten dut", adierazi du elkarrizketan zehar. 1996ra bueltatuta, garai hartako oroitzapenak partekatu ditu NOAUA!re-kin; "hasierako ale haietan, Correoseko lokal zahar hartan, herriko jendea ilusio handiarekin lanean. Oso oroitzapen gozoa daukat zentzu horretan". 

Orduko erronkak, bizipenak... Solasaldiaren eduki osoa, pdf formatuan duzue web orri honetan. Papereko edizioa egunotan jasoko duzue.