Haur ikuskizuna gaur Santuenean, Mauritania Eguna bihar Kalezarren

Noaua Aldizkaria 2012ko ira. 7a, 00:00

Udako oporraldi osteko lehen hitzordua ostiral honetarako antolatu du Santuenea Elkarteak. Haur ikuskizun bat hain zuzen; "Pirata klown" izenekoa. Saioa arratsaldeko 17:30etan eskainiko da, auzoko frontoi berrian. Emanaldi ostean askaria izango da; txokolatea bizkotxoekin dastatzeko aukera.

Mauritania Eguna bihar, Kalezarren
Mauritaniako kultura, janari ohiturak, musika… ezagutzeko aukera izango dugu irailaren 8an, udalerrian bertan. Walata elkarte soziokulturalak  Mauritania eguna antolatu du bertan. Goizeko 9:00etan hasi eta arratsaldeko 18:00ak arte, “Mauritaniako Jaima baten azpian, bisitariek arkumearekin egindako Coscous-a eta arrainarekin egindako arroza dastatzeko aukera izango dute, guztia Mauritaniako tea eta edariarekin lagunduta. Mauritaniako musika entzuteko aukera ere izango da”.