Klasera itzultzeko eguna gaur

Noaua Aldizkaria 2012ko irailaren 7a

Ikasturte berriari ekin diote gaur Udarregi Ikastolan eta Usurbilgo Lanbide Eskolan. Zubietan kokaturiko ikastetxean atzo burutu zuten ikasturte berriko aurkezpen saioa eta gaur goizeko 8:00etan ekin diete klaseei. Udarregi Ikastolara aldiz, gaur itzuli dira DBHko ikasleak. Goizeko 10:00etan hasita aurkezpen saioa zuten. Datorren astelehenean, irailaren 10ean bueltatuko dira ikastolara, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleak. Goizeko 9:00etarako bertan egon beharko dute.

Astelehenean ekingo diete baita 2012-2013 ikasturte berriari, Zumarte Musika Eskolakoek. Irailaren 10erako finkatua dute aurten, itzulera eguna.