Usurbilgo Nafartarrak taldetik eta Euskal Kantu Taldetik, igandean, irailaren 9an Tuteran (Nafarroa) antolatu duten Kantujira nazionalera joatera deitzen dituzte herritarrak. Nafarroako Konkistaren bosgarren mendeurrenaren testuinguruan, hainbat ekimen burutzekoak dituzte bertan. Irailaren 9ari dagokionez, hauxe Kantu Taldetik helarazi diguten egitaraua:
8:30 Irteera autobusez Usurbildik.
11:00 Hamaiketakoa El Lizeo gunean.
12:00 Tuterako Lizeotik aterako gara. Geldialdi zenbait burutuko ditugu. Soinujoleak, txistulariak, trikitilariak, zanpantzarrak, dantza taldeak eta abar lagun izanen ditugu. Foruen Plazan manifestua irakurriko dugu eta Lizeoan bukatuko dugu.
14:30 Bazkaria Lizeoan. Ondoren kafe-kontzertua: kantaldia eta nahi duen guztien partehartzea.
19:00-20:00 Itzulera autobusez Usurbila.
EGUN MUNDIALA IZANEN DA !!
Izen ematea
Tuterarako joan etorria egiteko autobusa antolatu du Usurbilgo Kantu Taldeak. Hilaren 9an, goizeko 8:30etan irtengo da Oiardo Kiroldegi paretik. Izena emateko zerrenda, Txiriboga tabernan jarri dute. Tuteran antolatu duten bazkaria dastatu nahi duenak berriz, 18 euro ordaindu behar ditu aldez aurretik. Epea, ostegun honetan, abuztuaren 30ean itxiko da. Kantu Taldekoek Euskadiko Kutxan duten kontu korronte zenbaki honetan egin beharko dituzte ordainketak interesdunek: 3035 0140 31 140103449.8. Honako menua dastatu ahal izango da: Tuterako potxak, haragi gisatua, izozkia eta kafea. Likoreak barran salduko dira.