Gizonezkoetan Kaikuk edo Urdaibaik nork eramango du 2012ko Kontxako Bandera? Eta emakumezkoetan, Getaria-Tolosak zer nolako emaitza lortuko ote du? Galderon erantzunak etzi argituko dira, Kontxako Banderaren azken jardunaldian. Goizeko 11:30etan emakumezkoen txanda jokatuko da. Parte hartzaileen artean, Argizka Balentziaga herritarra eta Getaria-Tolosa taldekoak izango dira. Gizonezkoen txanda gero, 12:00etatik aurrera. Lehia estua biziko da Bizkaiko Kaiku eta Urdaibai ontzien artean. Hiru segundu tartea baino ez zion atera Jose Luis Kortaren taldeak Urdaibairi. Kaikun hain zuzen, aginagar batek parte hartuko du; Iñaki Errastik.
Memoria freskatzeko, hona hemen, Kontxako Banderako lehen jardunaldiko sailkapenak:
Gizonezkoak
1.KAIKU AMBILAMP 19:18,98
2. BERMEO-URDAIBAI UMPRO-AVIA-ENAGAS +03,92
3. TIRAN - PEREIRA +0:17,40
4. HONDARRIBIA ORSA +17,58
5. SAN JUAN - IBERDROLA +0:27,06
6. CLUB DE REMO CHAPELA +30,66
7. ASTILLERO +31,22
8. DONOSTIARRA +1:14,86
Emakumezkoak
1. RIAS BAIXAS 10:35,64
2. GETARIA TOLOSA 10:45,12
3. ZUMAIA 10:49,96
4. SAN JUAN 10:55,82
Tren zerbitzu bereziak, Kontxako Banderarako eta Euskal Jaietarako
Usurbildik Kontxako Bandera ikustera joateko ohitura handia dago. Urtero moduan, EuskoTrenek tren zerbitzua indartu du iganderako. Zumaitik etorrita, Donostiarako trenak orduotan igaroko dira Usurbildik:
-Trenak Usurbildik Donostiara: 9:24, 9:35, 9:54, 10:24, 10:35, 10:54, 11:24, 11:55, 12:24, 12:55, 13:24, 13:55, 14:24, 14:55, 21:01.
Bestalde, etzi, irailaren 9a dugu. Oraingoan, Kontxako Banderaren azken jardunaldia, Zarauzko Euskal Jaien egun nagusiarekin egokitu da. Euskotrenek kostaldeko udalerri honetara joateko ere tren zerbitzuak indartu ditu, egunez, eta baita gauez ere. Ohiko ordutegian joan etorrian ibili ohi diren trenez gain, hona hemen etzi egongo tren zerbitzu bereziak:
-Trenak Usurbildik Zarautzera: 10:01, 10:35, 11:01, 11:36, 12:01, 12:31, 13:01, 13:31.
-Trenak Zarautzetik Usurbila (gauez): 23:38, 0:38, 1:38, 2:38, 3:38, 4:38, 6:08, 6:38, 7:08, 7:38.