Ate joka ditugu jada Santueneako jaiak. Aurtengoan, ohi baino astebete beranduago helduko da festa giroa auzora, irailaren 21etik 23ra. Ohi bezala, ostiral arratsaldez lehertuko da jai giroa, txupinazo, txokolate eta sardina jan eta globo gerrarekin. Larunbatean haurrei zuzenduriko ekitaldiak nagusituko dira egunez. Igandean, toka txapelketa, bertso bazkaria eta "Neska Kabaret" izeneko ikuskizuna programatu dute. Ostiralean berriz, kontzertu gaua eta larunbatean Dj emanaldia, herri afariaren ostean. Jai Batzordeko kideek helarazi digute, datozen festa hauetarako egitaraua. Egunezko eguneko hitzordu guztien zehaztasunak, web orrialde honetako Agenda atalean dituzue.