"Zoozoom" haurrentzako kale antzerkia, larunbatean

Noaua Aldizkaria 2012ko ira. 10a, 00:00

Iraila osora hedatu da aurtengoan, Txerrikik antolaturiko IV. Topa Eszenika. Joan den larunbat gauean, "Terapia?" antzezlanaz gozatzeko aukera izan zuten, Santixabeletako proiekzioa ikusteko frontoira gerturatu zirenek. Markeliñe taldekoen obra bikote harremanen ingurukoa zen. Larunbat honetan, bueltan izango ditugu Markeliñekoak, oraingoan eta Txerrikikoek antolatuta baita, haurrei zuzenduriko beste antzezlan batekin; "Zoozoom" izenekoarekin. "Mediterraneoko hareatan dagoen itsas maskor batek, itsasoko faunaren eta historian zehar itsasertz horretara hurbildu diren animalien hotsak ekartzen dizkigu belarrietara. Gure eskuen eta irudimenaren bitartez irudi horiek guztiak eraikiko ditugu, antzerki festa, animalia festa, osatzeko, ikusle guztiekin batera", aurreratu dute antolatzaileek. 

"Zoozoom" antzezlana, larunbat honetan, irailaren 15ean, 18:00etatik aurrera frontoian. Sarrera doan. IV. Topa Eszenikak irailaren 28 eta 29ko asteburuan jarraituko du. Egunotako egitaraua, web orrialde honetako Agenda atalean kontsulta daiteke.