Udarregi Sariketako lehen finalerdirako txartelak salgai

Noaua Aldizkaria 2012ko ira. 10a, 00:00

Bota Punttubak Udarregi Sariketaren bigarren edizioa antolatu du udazken honetarako. Iaz bezala, seina bertsolari beterano eta gazte lehiatuko dira. Txapelketa sistema iazko bera izango da. Bi finalerdi ospatuko dira lehenik; irailaren 15ean bata, beteranoena. Urriaren 12an bigarren saioa, gazteena, Aginagako San Praixkuetan. 

Saio bakoitzetik hiruna bertsolari sailkatuko dira, azaroaren 17an ospatuko den final handirako. Lehen finalerdira bueltatuz, aipatu moduan, larunbatean ospatuko da, 14:00etatik aurrera Agerialden. Bertso-bazkaria izango da. Txartelak salgai daude ostegunera arte, 18 eurotan, Txiribogan eta Txirristran. Lehen saio honetan, beterano goierritarrak lehiatuko dira: Xabier Zeberio, Mikel Mendizabal, Iñaki Murua, Altzo Txiki, Jokin Matxinandiarena eta Millan Telleria.