Zumarteko ikasturte berria, gaurtik abian

Noaua Aldizkaria 2012ko irailaren 10a

Astelehen hau, irailaren 10a dute Zumarte Musika Eskolako kideek ikasturte berria hasteko. Gaurtik aurrera beraz, abian izango dira musika eskolako klaseak.

Bestalde, gaur goizeko 9:00etan itzuli dira baita Udarregi Ikastolako Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleak. DBH-koek ostiralean hasi zuten 2012-2013 ikasturte berria. Ohi bezala, iraila trantsizio hilabetea izango dute, klaseak goizez bakarrik izango baitituzte.