Irailaren 20ra arte Artzabalgo bulegoan izen ematea irekia dago, Gure Pakea elkarteak antolatu duen memoria lantzeko ikastaroan. Taldeak osatzeko bilera hilaren 24rako deitu dute, 17:00etan Artzabalen. Euskaraz eskainiko den ikastaroa urriaren 5ean hasiko da. Hilaren 1ean aldiz, erdarazkoa.
80 urtekoen omenaldia
2012an 80 urte betetzen dituzten Gure Pakeako bazkideak omenduko dituzte, urtero moduan, urriaren 7an. 12:00etan meza nagusia ospatuko da eta 14:00etan bazkaritarako bilduko dira Atxega jatetxean. Otordura joan nahi duten omenduen senide, lagun eta Gure Pakeako bazkideek, bazkaritarako txartelak Artzabalgo bulegoan jaso behar dituzte, irailaren 27a baino lehen. Prezioa: 35 euro. Ondoan, iazko omenduen argazkia.