Pixkanaka gerturatzen ari dira Aginagako San Praixkuak ere. Aurten, urriko lehen bi asteburuetan ospatuko dira jaiak. Eta festa hauetan jokatu ohi dira, zenbait kirol txapelketen finalak; tartean, pala txapelketari dagokiona. Aurretik ordea, zenbait neurketa jokatzeke daude. Ostegunean, etzi beraz, pala txapelketako jardunaldia jokatuko da Aginagako Ariztitxo pilotalekuan. Bi neurketa, arratsaldeko 19:00etatik aurrera:
Xabier Errasti-Iban Arruti
Josu Arruti-Imanol Esnaola
Unai Loidi-Jon Olaizola
Xabier Murua-Josu Errekondo
Estropadak, irailaren 29an
San Praixkuak urriko lehen bi asteburuetan ospatuko diren arren, Jai Batzordeko kideek Aginagako estropadak aurreratu dituzte aurten. Iraileko azken larunbatean, hilaren 29an jokatuko dira Oriako uretan.