Irailaren 18tik 28ra, Madrilen burutuko den Hernaniko 10 gazteren aurkako epaiketaren haritik, hainbat ekimen antolatzen ari dira egunotan. Joan den astean bertso saioa burutu zen aipatu udalerriko kiroldegian. Ostiral honetan, irailaren 14an berriz, pilota partida jokatuko da, gaueko 22:00etatik aurrera Hernaniko frontoian. Aurrez aurre Arrieta-Gorrotxategi eta Ojuel-Mikel Goñi arituko dira. Neurketa ikusteko sarrerak salgai daude Txiribogan.