Gaztetxearen funtzionamendua zehazteko asanblada, gaur 17:00etan

Noaua Aldizkaria 2012ko ira. 12a, 00:00

Usurbilgo Gaztetxetik asteazken honetarako gunearen funtzionamendua zehazteko asanblada deitu dute, arratsaldeko 17:00etarako. Hona hemen, NOAUA!-ra helarazi duten mezua: 

Iepa lagun!!

Asteazken honetan, hilak 12, arratsaldeko 17:00etan Usurbilgo gaztetxearen FUNTZIONAMENDU ASANBLADA (bileren dinamizazioak, elkarren arteko komunikazioa, lan taldeen osaketa, epe motxerako ekintzak...) burutuko dugu gaztetxean bertan. Asanblada garrantzitsua izango da, beraz, etorri eta parte hartu!!

DENON ARTEAN ILUSIOZ ERAIKI DEZAGUN GAZTETXEA!!

HERRITIK HERRIARENTZAT, HERRI BAT GAZTETXE BAT!!!


Usurbilgo gaztetxea