Asteazkenetako azokan postua jartzeko deia, Udaletik

Noaua Aldizkaria 2012ko ira. 12a, 00:00

Azoka eguna dugu gaur. Astero bezala, Askatasuna plazan bildu dira produktu ezberdinak eskaintzeko asteazkenetan Usurbila gerturatzen diren saltzaileak. Azoka hau indartu asmo du Usurbilgo Udalak, eta horrekin batera, baita bertako produktuen salmenta ere. Horregatik, usurbildarrak bertan postua jartzera animatzen ditu. Web orri bidez berri eman dutenez, “postua jartzen duenak ez du udal-tasarik ordaindu beharko, eta ezinbestekoa izango da bertako produktuak soilik saltzea. Postua jarri nahiko lukeenak, udaletxean egin beharko du eskaera”.