Zubieta Lantzen bilguneak bertso-afari musikatua antolatu du irailaren 22rako. Gaueko 21:00etan hasiko da saioa, Barazar jatetxean. Iker Iriarte gai jartzailearen agindupean arituko dira honako lau bertsolariok, bat etxekoa gainera; Axier Azpiroz zubietarra, Unai Gaztelumendi, Amaia Agirre eta Iñaki Gurrutxaga.
Antolakuntzatik, bertso-afari musikatuan dastatu ahal izango den menua zein izango den ere aurreratu dute, NOAUA!-ra bidali duen mezuan: legatz pastela (haurrek: espagetiak tomatearekin), entsalada mixta, erredondoa saltsan, flana helatuarekin, kafea, urteko ardoa, sagardoa eta ura. Afaritarako txartelak aldez aurretik erosi beharko dira, Barazarren bertan. Helduenak 20 eurotan, eta haurrenak 14 eurotan salgai egongo dira hilaren 20ra arte. Antolakuntzatik ohartarazi dutenez ordea, "jangelan 40 lagunentzat dago lekua, beraz, axkar ibili!".