Larunbatean ospatuko den Udarregi Sariketako bigarren edizioko lehen finalerdirako txartelak erosteko azken eguna da gaurkoa; 18 eurotan eskura daitezke, Txiribogan eta Txirristran. Gogoan izan, lehen finalerdi honetan, sei beterano lehiatuko dira, hilaren 15ean, 14:00etatik aurrera Agerialden ospatuko den bertso bazkarian: Xabier Zeberio, Mikel Mendizabal, Iñaki Murua, Altzo Txiki, Jokin Matxinandiarena eta Millan Telleria.
Bigarren finalerdia Aginagako San Praixkuetan ospatuko da, urriaren 12an. Kasu honetan, sei bertsolari gazte lehiatuko dira. Saio bakoitzetik hiruna bertsolari sailkatuko dira, azaroaren 17an ospatuko den final handirako.
Sarreren zozketa
Udarregi Sariketa antolatzeaz arduratzen ari diren Bota Punttubako kideek, sarrerak zozketatzeko lehia antolatu dute, mezu bidez web orrialde honetan berri eman dutenez: "Aukera aparta Bota Punttubak antolaturiko Udarregi Sariketan bazkari bikainaz gozatu eta bertso saio ikaragarri batekin postrea dastatzeko, eta gainera doan! Bota punttubaren facebookeko orrian (http://www.facebook.com/bota.punttuba,/a>) jarri dugun puntu erantzuna osatu eta bi gonbidapen irabazteko lehian sartuko zara. aprobetxatu!".