Igande honetan hasi eta hilaren 22ra arte Europa mailan ospatzen den Mugikortasun Iraunkorraren Astea dela eta, "astebetez (Udarregi) ikastolako sartu irteerak autorik gabeko gune bilakatzeko asmoa dute" Usurbilgo Udalak eta Udarregi Ikastolak. Hala eman du jakitera Udalak berak, usurbil.net web orri bidez. Horregatik, hilaren 17tik 21era, Udarregi Ikastola inguruko aparkalekuak itxita egongo dira ikastolako sartu-irteera orduotan: goizez, 8:30-9:15 artean, eta eguerdian, 12:15-12:45 artean.
"Ekimenaren helburua, ikastola osatzen duten guraso, irakasle eta seme alabak, autorik gabe bertaratzea da, mugikortasun jasangarriago baten bidez (oinez, bizikletan edo garraio publikoan) ikastola seguruago eta lasaiagoa lortzeko", berri eman dute Udaletik.