Eva Pelaez eta David Martin nagusitu dira Baxurde Krosean

Noaua Aldizkaria 2012ko ira. 17a, 00:00

Ia 300 lasterkari batu ziren atzo, Usurbilgo Baxurde Txiki Triatloi Taldeak antolatu duen lasterketan. David Martin Blazquez (35:11) lasartearrak irabazi du aurtengo lasterketa, mutilen artean. Bigarren izan da Ibai Alba Vilchez hernaniarra (35.26), hirugarren Raul Gomez Margallo lasartearra (36:10). 
Nesken artean, Eva Pelaez Zabala andoaindarrak irabazi du (44:00), bigarren izan da Idoia Ezeiza Iruretagoiena usurbildarra (45:50) eta hirugarren Uxune Tena Ugarte (45:58).

Usurbildarren artean, lehenak
Usurbildarren artean: nesketan, lehena Idoia Ezeiza Iruretagoiena izan da, bigarren Rosa Uribe Nabarro eta hirugarren Loli Elkano Irustia. 

Mutiletan lehena Carlos Fernandez Esteban izan da, bigarren Iñaki Gerika Juan eta hirugarren Jose Mari Seoane Mayoz.