Santueneko jaietako egitaraua prest

Noaua Aldizkaria 2012ko ira. 17a, 00:00

Badatoz badatoz, Santueneako jaiak. Asteburu honetan ospatuko dira Oria ibai ondoko auzoko festak. Antolatzaileek prest dute egitaraua. Nobedadeekin gainera; antolatzaile taldea gaztetu baita, eta bestalde, hitzordu berriak txertatu dituzte. Larunbat gauean tonbola, edota igande arratsaldean emanaldi berri bat; zirko ikuskizun bateko elementuak biltzen dituen "Neska Kabaret" izeneko saioa hain zuzen. Hona hemen, egunez egun izango dena Santuenean, ostiral arratsaldean hasi eta igande iluntzera arte:

Irailak 21, ostirala

17:00 Txupinazoa eta txokolatada TRAGOXKA tabernan

Ondoren globo gerra.

18:30 Buruhandiak  Zumartxan txarangarekin

19:00 Sardina jana IBAIONDOren eskutik

21:00 Musikarien afariak.

23:00 Kontzertuak: Desegin, Makulu ken, Laket.

 

Irailak 22, larunbata

11:00 Haur jolasak eta pintura lehiaketa

13:00 Buruhandiak

14:00 Haur bazkaria (norberak bere bazkaria ekarri , edariak eta postrea banatuko dira)

16:00 Mus txapelketa (15:30- 16:00 izen-ematea).

16:00  Haurrentzako puzgarriak (puzgarri,koltxoneta, kards...

17:30 Txokolatada Zaharren Egoitzan

19:00 Buruhandiak

20:30 Herri afaria eta Bingo herrikoia (dirurik gabe, opari ezberdinekin.....)

00:00 DJ VAN goizaldearte.

 

Goizaldean txokolatea txurroekin zahar egoitzan      

                                     

Irailak 23, igandea   

11:00 Toka txapelketa

12:00 Hamaiketakoa  txoznan

14:00 Herri bertso-bazkaria

18:00 NESKA KABARET ikuskizuna ( magia, malabareak, trapezistak....)

Ondoren  buruhandiak.

19:30 Piper jana IBAIONDOren eskutik

21:00 Jaien amaiera: traka eta suzko zezena

 

 

Oharra: Jai Batzordeak ez du jai hauetan gerta daitezken kalteen erantzukizunik hartzen