Urriaren 21ean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ospatuko diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde egunean bozkatu ezin duenak, aldez aurretik, urriaren 11 baino lehen botoa posta bidez eman dezake. Modu honetan, bozkatzeko argibideak behar dituenari begira, Usurbilgo Ezker Abertzaleak behar beste informazio eskaini nahi die herritarrei. Horretarako, hiru hitzordu finkatu dituzte Aitzaga Elkartean, datozen asteotarako; irailaren 20an, 27an eta urriaren 4an, 19:00-20:30 artean. Besteak beste, honako zehaztasunen berri jasotzeko aukera izango da bertan; "zer egin behar den posta bidez bozkatzeko, aurkezpen-lekuak, posta bidezko botoa eskatzeko epeak,…". Sarean ere gai honi buruzko zehaztasunak eskainiko dituzte, usurbileginez.com helbidean.