Asteazken eta ostiral honetan, irailaren 19 eta 21ean, 17:30-19:30 artean Haraneko bulegoan apuntatu ahalko dute, denboraldi berrian Futbol Eskolan parte hartu nahi duten gaztetxoek. Usurbil FT-k antolaturiko taldea, LH 3,4 eta 5.mailetako ikasleei zuzendua dago. Urteko kuota, 150 eurokoa da. Entrenamendu saioak, ostiraletan, 17:00-18:30 artean izango dituzte. Futbol Eskolan parte hartzeko Eskola Kirolean izen ematea ezinbestekoa da, Usurbil FT-tik ohartarazten dutenez.
Bestalde, bazkidetza kanpaina abiatua du futbol taldeen bilguneak. Bazkidetzak 20 euro balio ditu eta Haraneko tabernan edo Rural Kutxan egin daiteke.