Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailetik Emakumeentzako Ahalduntze Ikastaroetan izen emateko azken eguna da gaurkoa. Apuntatzeko, deitu 943 377 110 telefono zenbakira, edo parekidetasuna@usurbil.net helbidera email bat bidalita. Doako ikastaroak dira. Honez gain, emakumeei zuzenduriko pala ikastaro berri bat ere antolatu da. Hemen, zehaztasun gehiago:
-Zoru pelbikoa indartzea:
Noiz: Astelehenak, 18:30-20:00.
Hasiera data: irailak 17.
Bideratzailea: Saioa Baena fisioterapeuta.
Hizkuntza: euskara.
-Asertibitate eta gatazken konponketarako tailerra:
Noiz: ostegunak, 14:30-16:30.
Hasiera data: irailak 20.
Bideratzailea: Pepa Bojo psikologoa
Hizkuntza: erdara.
-Ahalduntzea eta tratu onak:
Noiz: ostegunak, 17:00-19:00.
Hasiera data: irailak 20.
Bideratzailea: Pepa Bojo psikologoa.
Hizkuntza: erdara.
-Emakumeen pala ikastaroa:
Helburua: emakumeak kirolaz gozatzea eta palan trebatzea.
Nori zuzendua: adin guztietako emakumeei. Ez da beharrezkoa inoiz palan aritu izana.
Hasiera data: urria.
Informazio gehiago eta izen emateak: Usurbilgo Kirol Patronatuan (943 37 24 98).
Hizkuntza: euskara.