Irailaren 26ko grebari begira, mobilizazioak deitu dira egunotarako

Noaua Aldizkaria 2012ko ira. 18a, 00:00

Zortzi egun barru, irailaren 26rako Hego Euskal Herriko sindikatuek greba orokorra deitu dute, espainiar gobernuak onarturiko erreformen aurka. 24 orduko lan uztearen aurretik ere, hainbat mobilizazio deituak daude, tartean Usurbilen. Joan den ostiralean burutu zen batzarrean, datozen egunotarako deialdiok zehaztu ziren:

Irailak 21, ostirala
19:30 Manifestazio zaratatsua frontoitik abiatuta. Deia: “Ekarri etxeko kazola zaharrak, txilipituak, danbor zaharrak,… Zarata atera behar dugu!!”.
Deitzailea: herritarren greba batzordea.

Irailak 22, larunbata
17:30 Herrialde mailako manifestazioa Donostian, Bulebarretik abiatuta.
Deitzaileak: gehiengo sindikala eta hainbat gizarte eragile.

Irailak 24-25, astelehen eta asteartea
19:00 Auto karabanak Oiardo Kiroldegitik abiatuta.
Deitzailea: herritarren greba batzordea.

Irailak 25-26, asteartetik asteazkenera
Kanpaldia frontoian.
Antolatzailea: Itaya.

Irailak 26, asteazkena
Eguerdian, herrialde mailako manifestazioa Donostian. Usurbildarrei, Anoetara joateko deia.
Deitzaileak: gehiengo sindikala eta hainbat gizarte eragile.
18:00-18:30 Manifestazioa Usurbilen, frontoitik abiatuta.
Deitzailea: herritarren greba batzordea.