Aginagako Antxomolantxa Elkartekoek bi ekimen abiatu asmo dituzte ikasturte berri honetan. Batetik, ingeles ikastaroa antolatu nahian dabiltza, 3-6 eta 7-11 urte arteko haurrentzat. Horretarako ordea, taldeak osatzeko adina jende behar dute.
Bestalde, eskulanak egiteko ikastaroa ere antolatu dute, irailaren 29an abiatuko dena. Aginagako ludotekan, eta larunbat goizez izango dira saioak; 10:00-13:30 artean. Ekimen hauen inguruko informazio gehiago eta izen emateko, deitu telefono zenbaki honetara: 610 875 287.