Ingeleseko mintza praktika taldea osatu nahi du EPA-k

Noaua Aldizkaria 2012ko ira. 18a, 00:00

Ingeles maila bat duten herritarrei zuzenduriko mintza praktika ikastaroa antolatu asmo du Usurbilgo EPA-k. “Iaz ingelesez  mintza praktika ikastaro bat martxan jarri nahi izan genuen. Ezin izan genuen talde bat osatu eta bertan behera geratu zen. Berriro osatzen saituko gara, baina horretarako jendea behar dugu”,  berri eman dute. Interesdunek ikastaro honetan eta EPA-ren gainerako eskaintzan apuntatu asmo duenak, telefono zenbaki hauetara deitu besterik ez du: 943 376 443, 943 366 608.

18 urtetik gorako herritarrei zuzenduriko hezkuntza eskaintza da EPA. DBH-ko titulua eskuratu, hizkuntzetan edo informatikan trebatu, Unibertsitate eta Goi Mailako zikloetarako sarbide probak prestatu… eskaintza zabala dute aukeran.