Truke Eguna igandean, oraingoan Usurbilgo Gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2012ko ira. 18a, 00:00

Duela bi urte ospatu zen lehen aldiz Truke Eguna Txokoalden. Ekimen honen bosgarren edizioa, igande honetarako, irailaren 23rako antolatu dute Trukalariak taldekoek, oraingoan Txokoalden ez, Usurbilgo Gaztetxean baizik. Parte hartzera deitzen dituzte herritarrak: “Etxean zenbat gauza dituzu, ongi egon arren erabiltzen ez dituzunak? Zenbat, beste norbaitek gustura hartuko lituzkeenak? Ba hemen duzu aukera... Badator bosgarren Truke Eguna. Ekarri behar ez duzuna eta behar duzuna eraman! Oraingo honetan, gauza materialez gain, denbora eta gaitasunak ere trukatzea proposatzen dizuegu. Urtero bezala ondoren bazkaria izango da”.