Aurtengo jaietako hainbat pasarte iruditan erretratatu zituen Ibai Arrietak eta bideoz grabatu berriz, Peru Galbetek. Joan den irailaren 8an frontoian erakutsi zen bi usurbildarrek egindako lanaren emaitza. Orain sarean ikusgai dago, Usurbilgo Udalak web orri bidez berri eman duenez. "Prest dago jada aurtengo Santixabelei buruzko bideoa. Peru Galbetek taxutu eta txukundu du bideoa. Laster izango da eskuragarri herritar guztientzat. Oraingoz, sarean ikusteko aukera dago".