Santueneko herri afari eta bertso bazkarirako txartelak salgai

Noaua Aldizkaria 2012ko ira. 18a, 00:00

Santueneako festak hasteko hiru egun baino ez dira geratzen. Asteburu honi begira, Jai Batzordekoek prestatu duten egitarauan badira sarrera behar duten bi hitzordu; batetik, larunbat gauean ospatuko den herri afaria, eta baita bestalde, igande eguerdiko bertso bazkaria ere. Bi otorduotarako txartelak salgai daude Santuenean; Tragoxka tabernan, Ibai Ondo elkartean, baita jubilatuen tabernan ere. Aldez aurretik erosi beharko dira, ostegun hau baino lehen.

Aurten herri-afarian aldaketak txertatu dituzte antolatzaileek. Josune Aranburuk ezin izango du bertan egon. Horren ordez, pizgarri moduan, bertaratzen direnen artean opari bat baino gehiago banatuko dituen tonbola antolatu dute. Ekimena girotzen, herriko bi aktore gazte arituko dira. 

Bertso bazkarirako berriz, Jai Batzordekoek lotua dute, ekitaldian nortzuk parte hartuko dute; Ane Labakak eta Beñat Iguaranek hain zuzen. Hona hemen, datozen Santueneko jaien egitarau osoa:
 

Irailak 21, ostirala

17:00 Txupinazoa eta txokolatada TRAGOXKA tabernan

Ondoren globo gerra.

18:30 Buruhandiak  Zumartxan txarangarekin

19:00 Sardina jana IBAIONDOren eskutik

21:00 Musikarien afariak.

23:00 Kontzertuak: Desegin, Makulu ken, Laket.

 

Irailak 22, larunbata

11:00 Haur jolasak eta pintura lehiaketa

13:00 Buruhandiak

14:00 Haur bazkaria (norberak bere bazkaria ekarri , edariak eta postrea banatuko dira)

16:00 Mus txapelketa (15:30- 16:00 izen-ematea).

16:00  Haurrentzako puzgarriak (puzgarri,koltxoneta, kards...

17:30 Txokolatada Zaharren Egoitzan

19:00 Buruhandiak

20:30 Herri afaria eta Bingo herrikoia (dirurik gabe, opari ezberdinekin.....)

00:00 DJ VAN goizaldearte.

 

Goizaldean txokolatea txurroekin zahar egoitzan      

                                     

Irailak 23, igandea   

11:00 Toka txapelketa

12:00 Hamaiketakoa  txoznan

14:00 Herri bertso-bazkaria

18:00 NESKA KABARET ikuskizuna ( magia, malabareak, trapezistak....)

Ondoren  buruhandiak.

19:30 Piper jana IBAIONDOren eskutik

21:00 Jaien amaiera: traka eta suzko zezena

 

 

Oharra: Jai Batzordeak ez du jai hauetan gerta daitezken kalteen erantzukizunik hartzen