2010eko otsailean Usurbilen ospatzekoa zen Inauteri Festako lehen orduak beltzak izan ziren Kaxkoan. Gizonezko batek beste bi lagun labankadaz erasotu zituen Txirristra tabernan. Lehenago zauritu zituen bi lagunak Bordatxon zeuden eta erasotzaileak haiengana jo zuen hitz egitera eta mehatxuka. Bi lagunok Bordatxotik Txirristara joan ziren. Erasotzaileak atzetik segi eta azkenean bi lagunotako batek ukabilkada bat eman omen zion. Erasotzailea komunera joan, labana bat atera eta bi lagunongana jo zuen gero. Hainbat labankadez zauritu zituen bi lagunak.
Bi urte eta erdi beranduago, gaur jakin denez, hamabost urteko espetxe zigorra jarri dio Gipuzkoako probintzia auzitegiak erasotzaileari. Bi hilketa saiakera leporatzen dizkiote. Gainera, 22.000 euro ordaindu beharko dizkio erasotu zituen lagun bakoitzari. Hedabideek berri eman dutenez, epaileak aringarritzat jo du gizona edanda egotea.
Iturria: BERRIA.