Asteazken honetatik irailaren 26ra arte, zabalik dago Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak ikasturte berri honetarako antolatu dituen tailerretan matrikulatzeko epea. Hiru tailer antolatu ditu guztira, Haur Eskola, Haur Hezkuntza, LH eta DBH-ko ikasleen gurasoentzat. Zehaztasun gehiago, jarraian:
“Guraso izaten ikasiz” (Haur Eskola eta Haur Hezkuntzako gurasoentzat):
-Saioak ostegunetan, 17:00-18:30 artean.
-Saioen egutegia: urriak 4, azaroak 8, abenduak 13, urtarrilak 10, otsailak 7, martxoak 7, apirilak 11.
-Hizlaria: Nerea Mendizábal psikopedagogoa eta haur masajeko orientatzailea.
“Guraso eta seme-alaben arteko elkar ulertzea” (LH 1-4ko gurasoentzat):
-Saioak ostegunetan, 17:00-18:30 artean.
-Saioen egutegia: urriak 18, azaroak 15, abenduak 20, urtarrilak 17, otsailak 14, martxoak 14, apirilak 18.
-Hizlaria: Nerea Mendizábal psikopedagogoa eta haur masajeko orientatzailea.
“Nerabezaroa eta komunikazioa” (LH 5-6 DBHko gurasoentzat):
-Saioak asteartetan, 17:00-18:30 artean.
-Saioen egutegia: urriak 16, azaroak 20, abenduak 18, urtarrilak 15, otsailak 19, martxoak 19, apirilak 16.
-Hizlaria: Joxe Amiama, psikopedagogoa.
Izen ematea: hitzaho@udarregi.com. Irailaren 19tik 26ra. Kuota: 30 euro.