Antzerki Txiki Taldearen itzulera

Noaua Aldizkaria 2012ko ira. 19a, 00:00

Usurbilgo Antzerki Txiki taldekoak ere oporretatik bueltan, bosgarren urtez euren jardunera bueltatzeko asmoa dute, NOAUA!ra igorri duten mezu honetan jakinarazi dutenez: "larunbat goizetan elkartzen gara eta primeran pasatzen dugu". 4-16 urte arteko haur eta gaztetxoek parte har dezakete taldean. Izen emateko email bat idatzi behar da helbide honetara: antzerkitxiki@gmail.com.