Asteburuan ospatuko diren Santueneko jaien baitan, berrikuntzen artean, urtero bezala ikuskizun bat programatu dute Jai Batzordekoek igande arratsalderako. "Neska Kabaret" izeneko ikuskizuna, 18:00etatik aurrera. Zirko batek biltzen dituen elementuek osatuko dute hilaren 23ko emanaldia. Hala diote taldekoek, beren neskakabaret.blogspot.com web orrialdean. "Emakumeak protagonista dituen zirko ikuskizuna. Beren aire ikuskizunekin, klown, magia, malabarak...". Ikusgarria eta dibertigarria den emanaldi honek, emakume talde baten talentua oholtza gainean jarri nahi du, besteak beste, eskenatokietan emakumearen presentzia sustatu asmoz.
Euren lanaren emaitza, aipatu moduan, igande arratsaldeko 18:00etan Santueneako jaietan ikusi ahal izango da. Hona hemen, aipatu festetako egitarau osoa:
Irailak 21, ostirala
17:00 Txupinazoa eta txokolatada TRAGOXKA tabernan
Ondoren globo gerra.
18:30 Buruhandiak Zumartxan txarangarekin
19:00 Sardina jana IBAIONDOren eskutik
21:00 Musikarien afariak.
23:00 Kontzertuak: Desegin, Makulu ken, Laket.
Irailak 22, larunbata
11:00 Haur jolasak eta pintura lehiaketa
13:00 Buruhandiak
14:00 Haur bazkaria (norberak bere bazkaria ekarri , edariak eta postrea banatuko dira)
16:00 Mus txapelketa (15:30- 16:00 izen-ematea).
16:00 Haurrentzako puzgarriak (puzgarri,koltxoneta, kards...
17:30 Txokolatada Zaharren Egoitzan
19:00 Buruhandiak
20:30 Herri afaria eta Bingo herrikoia (dirurik gabe, opari ezberdinekin.....)
00:00 DJ VAN goizaldearte.
Goizaldean txokolatea txurroekin zahar egoitzan
Irailak 23, igandea
11:00 Toka txapelketa
12:00 Hamaiketakoa txoznan
14:00 Herri bertso-bazkaria
18:00 NESKA KABARET ikuskizuna ( magia, malabareak, trapezistak....)
Ondoren buruhandiak.
19:30 Piper jana IBAIONDOren eskutik
21:00 Jaien amaiera: traka eta suzko zezena
Oharra: Jai Batzordeak ez du jai hauetan gerta daitezken kalteen erantzukizunik hartzen