Zubietako II. Mendi Duatloia, larunbatean

Noaua Aldizkaria 2012ko ira. 20a, 00:00

Bigarrenez mendiko duatloi proba antolatu du Zubietako Herri Batzarrak, larunbat honetarako. Iaz bezala, osatu beharreko ibilbidea hiru sektoretan banatua egongo da: partaideek lehenbizi, korrika abiatu beharko dute (4,2 km), txirrindan bi itzuli egin (8,9 km) eta beste hainbeste amaitzeko, korrika pare bat itzuli (2,21 km). Proba arratsaldeko 16:00etan hasiko da. Informazio gehiago eta izen emateko: mendiduatloia.com

Iaz, 100 partaide
Jon Erguin Dorronsorok irabazi zuen iaz Zubietako I. Mendi Duatloia, hirugarren postuan sailkatu zen antolatzaileetako bat, Endika Garzia, eta usurbildarren parte hartzerik ez zen falta izan. Ehun lasterkari inguruk osatu zuten, lasterketa eta bizikleta gainean Zubieta inguruak zeharkatzen zituen ibilbidea. Euskal Herri mailako proba gogorra inondik ere, bertaratu zirenek ederki txalotu zuten eta kirolariek eginiko ahalegina.