Greba orokorraren bezperan, deialdi ugari

Noaua Aldizkaria 2012ko irailaren 21a

“Ekarri etxeko kazola zaharrak, txilipituak, danbor zaharrak,… Zarata atera behar dugu!!”, deitu du gaurko manifestazio zaratatsua antolatu duen herritar taldeak. 19:30etan abiatuko da frontoitik. Datorren asteazkeneko greba orokorrari begira finkatu diren mobilizazioen artean dago gaurko manifestazioa. Hurrengo egunetan, hitzordu gehiago deitu dituzte:


Irailak 21, ostirala
19:30 Manifestazio zaratatsua frontoitik abiatuta. Deia: “Ekarri etxeko kazola zaharrak, txilipituak, danbor zaharrak,… Zarata atera behar dugu!!”.
Deitzailea: herritarren greba batzordea.

Irailak 22, larunbata
17:30 Herrialde mailako manifestazioa Donostian, Bulebarretik abiatuta.
Deitzaileak: gehiengo sindikala eta hainbat gizarte eragile.

Irailak 24-25, astelehen eta asteartea
19:00 Auto karabanak Oiardo Kiroldegitik abiatuta.
Deitzailea: herritarren greba batzordea.

Irailak 25-26, asteartetik asteazkenera
Kanpaldia frontoian.
Antolatzailea: Itaya.

Irailak 26, asteazkena
Eguerdian, herrialde mailako manifestazioa Donostian. Usurbildarrei, Anoetara joateko deia.
Deitzaileak: gehiengo sindikala eta hainbat gizarte eragile.
18:00-18:30 Manifestazioa Usurbilen, frontoitik abiatuta.
Deitzailea: herritarren greba batzordea.