V. Truke Eguna ospatuko da igande honetan, irailaren 23an. Oraingoan Txokoalden ez ordea, Usurbilgo Gaztetxean baizik. Goizean zehar trukerako aukera izango da bertan. Antolatzaileek, ohi bezala, parte hartzera deitzen dituzte herritarrak: “Etxean zenbat gauza dituzu, ongi egon arren erabiltzen ez dituzunak? Zenbat, beste norbaitek gustura hartuko lituzkeenak? Ba hemen duzu aukera... Badator bosgarren Truke Eguna. Ekarri behar ez duzuna eta behar duzuna eraman! Oraingo honetan, gauza materialez gain, denbora eta gaitasunak ere trukatzea proposatzen dizuegu. Urtero bezala ondoren bazkaria izango da”.