Guztia prest Santuenean, asteburu honetan auzoa jaietan murgiltzeko. 17:00etan jaurtiko diren suziriekin, 48 ordutik gorako etenik gabeko festa izango da bertan. Egunotan iragartzen joan garen hitzordu berriekin, eta antolakuntza taldea ere gaztetuta, jarraian datorren egitarau honekin bueltan dira Santueneko festak:
Irailak 21, ostirala
17:00 Txupinazoa eta txokolatada TRAGOXKA tabernan
Ondoren globo gerra.
18:30 Buruhandiak Zumartxan txarangarekin
19:00 Sardina jana IBAIONDOren eskutik
21:00 Musikarien afariak.
23:00 Kontzertuak: Desegin, Makulu ken, Laket.
Irailak 22, larunbata
11:00 Haur jolasak eta pintura lehiaketa
13:00 Buruhandiak
14:00 Haur bazkaria (norberak bere bazkaria ekarri , edariak eta postrea banatuko dira)
16:00 Mus txapelketa (15:30- 16:00 izen-ematea).
16:00 Haurrentzako puzgarriak (puzgarri,koltxoneta, kards...
17:30 Txokolatada Zaharren Egoitzan
19:00 Buruhandiak
20:30 Herri afaria eta Bingo herrikoia (dirurik gabe, opari ezberdinekin.....)
00:00 DJ VAN goizaldearte.
Goizaldean txokolatea txurroekin zahar egoitzan
Irailak 23, igandea
11:00 Toka txapelketa
12:00 Hamaiketakoa txoznan
14:00 Herri bertso-bazkaria
18:00 NESKA KABARET ikuskizuna ( magia, malabareak, trapezistak....)
Ondoren buruhandiak.
19:30 Piper jana IBAIONDOren eskutik
21:00 Jaien amaiera: traka eta suzko zezena
Oharra: Jai Batzordeak ez du jai hauetan gerta daitezken kalteen erantzukizunik hartzen.