48 ordu baino gutxigo geratzen dira jada, Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitu duen greba orokorrerako. Asteazkeneko hitzorduaren aurretik, mobilizazioak antolatu dira baita egunotarako ere. Ostiralean manifestaldia burutu zen herrian, larunbatean Donostian. Gaurko eta biharko berriz, auto karabanak antolatu dira. 19:00etan irtengo dira Oiardo Kiroldegi paretik:
Irailak 24-25, astelehen eta asteartea
19:00 Auto karabanak Oiardo Kiroldegitik abiatuta.
Deitzailea: herritarren greba batzordea.
Irailak 25-26, asteartetik asteazkenera
Kanpaldia frontoian.
Antolatzailea: Itaya.
Irailak 26, asteazkena
11:30 Herrialde mailako manifestazioa Donostian. Usurbildarrei, Anoetara joateko deia.
Deitzaileak: gehiengo sindikala eta hainbat gizarte eragile.
18:00-18:30 Manifestazioa Usurbilen, frontoitik abiatuta.
Deitzailea: herritarren greba batzordea.