Andatzakoen ikastaro berrian izen emateko aukera

Noaua Aldizkaria 2012ko ira. 24a, 00:00

"Ordenagailuari aplikatutako GPS ikastaroa" izenekoa antolatu du Andatza Mendizale Elkarteak urrirako, "2011. urtean antolatutako GPSaren erabileraren trebaketarekin jarraitzeko asmoz". Ikastaroa Udarregi Ikastolako informatika gelan burutuko da. Interesdunak ahal bezain laster izen ematera deitzen dituzte, plazak mugatuak izango baitira. Lehentasuna halere, Andatzako bazkideek izango dute. Apuntatzeko azken eguna, urriaren 10a izango da.

Ikastaroan parte hartzeko 45 euro ordaindu beharko dituzte Andatzako bazkideek, 50 euro gainerakoek. Matrikularen diru kopurua Andatzakoek Kutxan duten kontu korronte zenbaki honetan ordaindu beharko da: 2101.0069.16.0121883656.

Ikastaroa hiru saioz osatuko da. Hona hemen ordutegia:
-Urriak 16, asteartea: 18:30-21:30.
-Urriak 18, osteguna: 18:30-21:30.
-Urriak 20, larunbata: 9:00-14:00, 16:00-19:00.

Hauexek berriz, ikastaroan zehar jorratuko dituzten edukiak:
1. Programa instalatu eta konfiguratu.
2. Mapa digitalen formatu desberdinak. 
3. WPTen erabilera programarekin.
4. Ibilbideen erabilera programarekin.
5. Track-en erabilera programarekin.
6. GPSaren datuen transmisioa programara eta alderantziz.
7. Irudi ezberdinak esportatu eta inprimatu.
8. Kanpoan, GPSarekin landutako datuen aplikazioen praktikak.

Hurrengo irteera, Artikutzara
Aurreikusia zuten moduan, Andatza Mendizale Elkarteko kideek Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde egunerako antolatu dute bestalde, urriko irteera. Hau da, hilaren 21erako eta Artikutza aldera. Ohartarazi dutenez halere, "hauteskunde eguna denez, goiz-pasako ibilbidea izango da, eta bozka emateko ez duzue izango inolako eragozpenik. Laister izango duzue ibilaldi honen berri".

Irudia: Andatza Mendizale Elkartea.