Hamar urte kartzelan daramatza Jokin Errasti agiñarrak. Urteurren honen harira, erakusketa antolatu du Usurbilen Nahi Ditugu elkarteak, Errastik berak espetxean sorturiko eskulanekin. Bere lanen emaitza, asteburu honetan ikusgai izango da Sutegiko aretoan. Ostiral arratsaldean, 19:00-21:00 artean, eta larunbatean, goizez 12:00-14:00 artean eta 19:00-21:00 artean.
Bestalde, ostiral honetan, irailaren 28an burutuko da hilabete amaierako euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko elkarretaratzea. 20:00etatik aurrera frontoian.