Udal langileek eta Garbitania Zero Zabor S.M.-k ELA eta LAB sindikatuek deituriko greba orokorrarekin bat egitea erabaki dute. Ondorioz, honako bandoa igorri digu alkateak: "irailaren 26an ez da hondakin bilketarik egingo. Egun horri dagokion paper eta kartoien bilketa hurrengo asteazkenean egingo da, urriak 3an. Herritarrei, asteazkenean, irailak 26an, hondakinik atera ez dezaten dei egiten zaie. Eskerrik asko. Mertxe Aizpurua".