Kiroldegiko auditoretza energetikoaren aurkezpena, urriaren 1ean

Noaua Aldizkaria 2012ko ira. 25a, 00:00

Usurbilgo Udal Kirol Patronatutik berri eman dutenez, Oiardo Kiroldegiko auditoretza energetikoaren aurkezpena egingo da, datorren astelehenean, urriaren 1ean, 19:30etan kiroldegian bertan. Lan hau, Inergetika enpresak egin du eta bertan, "energia (eta dirua) aurrezteko proposamenak; eta proposamen hauek nondik atera diren", jasotzen da. Aipatu moduan, honi guztiari buruzko zehaztasunak jaso nahi dituenak, astelehen arratsaldean hitzordua du Oiardo Kiroldegian.