Kantu taldekoak entseguetara itzuliko dira gaur

Noaua Aldizkaria 2012ko ira. 25a, 00:00

Amaitu da uda eta ohiko jardunera itzultzear dira Kantu Taldekoak. Gaur arratsaldeko 18:30etarako finkatu dute, ikasturte berriko lehen entsegu saioa. Ohiko lekuan, Udarregi Ikastolan. Bestalde, ez ahaztu, iraileko azken astea dugu hau. Honenbestez, larunbat honetan, kantu-jira ospatuko da, oraingoan, hilaren 29rako Txerriki antzerki taldekoek antolatu duten IV. Topa Eszenikako egitarauaren baitan. Hitzordua halere, ohikoa izango da; 19:00etan irtengo dira kantuan frontoi ingurutik.