Manifestaldia bihar eguerdian Donostian, arratsaldean Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2012ko ira. 25a, 00:00

Biharko greba egunari begira bi hitzordu nagusi finkatu dira; lehenengoa, eguerdi parterako. Hego Euskal Herriko hiriburuetan manifestaldi bana deitu da. Tartean Donostian. Hiru zutabe irtengo dira 11:30etatik aurrera; bat Anoeta futbol zelai paretik, bestea Antiguatik, eta azkena, Grosetik. Greba deitu duten sindikatuek, usurbildarrei 11:30etarako Anoetara joatera deitu dituzte. Hiru zutabeek Donostiako erdigunean bat egin eta manifestaldia burutuko da gero.

Usurbilen, 18:00etan
Bihar arratsaldean berriz, udalerri eta eskualde mailako manifestaldiak deitu dira. Usurbilen, egunotako mobilizazioak antolatu dituen herri batzordeak 18:00etarako finkatu du hitzordua, frontoian. Ondoko irudian,  joan den martxoaren 29an deitu zen greba orokorraren egunean, Usurbilen burutu zen manifestaldia.